Fundazioak antolatutako padel derbia

 
 
 
 

Futbolari zuri-gorri eta txuri-urdin ohiek Athletic Club Fundazioaren enpresa laguntzaileentzako networking-a sortzeko ekitaldi esklusiboan parte hartuko dute

Athletic Club Fundazioak ekitaldi berri bat antolatu du duela gutxi, enpresa laguntzaileentzat networking-a sortzeko. Gidatze-ikastaroen, sushia egiteko tailerraren, itsas upategi baten bisitaldiaren edo Isidre Esteveren hitzaldiaren ondoren, kasu honetan padel eta networking jardunaldia egin da, non enpresaburuek Beñat, Susaeta, Iturraspe, Ustaritz, Orbaiz, Llorente eta San Jose zuri-gorri ohien aurka eta Agirretxe, Carlos Martinez, Lopez Rekarte, Borja Viguera, Markel Bergara eta Dani Estrada txuri-urdin ohien aurka jokatu ahal izan duten.

Padel derbia Durangoko Padelko klubean ospatu da, DIKE1, Eusklift, Lasuen eta Cafes Baqué lankidetzari esker. Athletic Clubeko instituzio-ordezkarien artean, Egoitz Begoña batzordekidea eta Johana Ruiz-Olabuenaga Gizarte Arloko zuzendaria egon dira.