Carlo Gavazzik bat egiten du Fundazioarekin

Carlo Gavazzi nazioarteko taldeak Athletic Club Fundazioaren Ongile gisa sinatu du

Carlo Gavazzi nazioarteko taldea Europa, Amerika eta Asiako 50 herrialdetan baino gehiagotan dago, eta azken egunetan Athletic Club Fundazioarekin batu da, Ongile gisa. Horrela, gure erakundearen parte izatera pasatzen da, eta, gizarte hobe baten aldeko gure konpromisoa bere eginez, Fundazioak gizarte, kultura, kirol eta ingurumen arloetan garatzen dituen proiektuekin bat egiten dute.

Carlo Gavazzik 85 urte baino gehiagoko esperientzia du industria eta eraikinak automatizatzeko soluzioen diseinuan, fabrikazioan eta merkaturatzean. Monitorizazio energetikoaren arloko erreferenteetako bat da, bai energia konbentzionaletarako, bai energia berriztagarrietarako. Jose Luis Fierro, Carlo Gavazziko zuzendari nagusiak sinatu zuen Athletic Club Fundazioarekiko lankidetza.