Liderrak Fair play-n

 
 

Athletic Club Fundazioak Sevillan jokatutako LaLiga Genuineko bigarren fasean jokoan zeuden 90 puntuetatik 89 lortu ditu

Athletic Club Fundazioaren Genuine taldeko gure lehoiek asteburu honetan Sevillan jokatu dute txapelketako bigarren fasea eta esperientzia bikaina izan dute. Lehen eta hirugarren partidak galdu zituzten Real ValadoliDI eta Nastic Tarragonarekin 1-2, bigarren partida irabazi zioten Real Zaragozari 2-1 eta, garrantzitsuena eta baloratuena, Fair Playk jokoan zituen 90 puntuetatik 89 lortu zituzten, nahi gabeko esku baten ondorioz puntu bakarra galduta.

Aipamen berezia merezi du Jose Ramon Cisneros Kirol Hirira (Sevilla FC) joandako zale zuri-gorriak. Beti bezala, poztasunak, errespetuak, animo oihuek eta giro onak futbolaren benetako ospakizun bihurtu zuten asteburua.