ENPRESAK ETA ERAKUNDEAK
Fundazioak uste du enpresekiko eta erakundekiko harremana esparru ekonomikotik harago doala. Elkarrekin lan egin nahi dugu, aliatuak izan, helburuak partekatu eta egiteko guztietan buruz buru aritu.

Enpresa, erakunde eta partikular ugari ditugu ondoan, gure lana aurrera eramaten laguntzeko; izan ere, modu guztiz desinteresatuan ematen digute babesa, gizarte eta kultur arloko hainbat ekimen garatzeko.

Enpresei dagokienez, lankidetzarako hainbat modu daude, multinazionalen zein merkatari txikien beharrizanetara egokitzen direnak. Ekarpen horiek Fundazioaren proiektuetara bideratzen dira zuzenean. Horrela, enpresen gizarte erantzukizuna bideratzen da eta markaren irudian inbertitzen da.

Baina, batez ere, Fundazioko bazkide diren enpresek proiektuaren azken hartzaile diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dute, eta, ondorioz, gizarte osoarena.

Era berean, erakundeak funtsezko zutabea dira Fundazioak bere lana garatzeko bultzatzen duen aliantza-ehunaren barruan.

FUNDAZIOKO ENPRESA ETA ERAKUNDE BAZKIDEAK

ZER EGIN DEZAKE ZURE ENPRESAK FUNDAZIOAREN ALDE

Zure enpresaren ekarpenaren bidez, Fundazioari bere proiektua aurrera eramaten lagunduko diozu. Futbola, gizartea eta kultura uztartzen ditugu, eta etengabe hazten ari gara. Gero eta erabiltzaile gehiago gerturatzen dira Fundaziora, martxan dauden proiektuekin bat egiteko asmoz. Izan ere, gero eta egitasmo gehiago ditugu esku artean, gizarte-bazterkeria arriskuan dauden pertsonentzat. Aliatuak behar ditugu, gurekin lan egiteko eta pertsona horientzako gizarte bizigarriagoa bat eraikitzeko. Zure enpresa horietako bat izan daiteke.
Fundazioarekin harremanetan jar zaitezke, eta eskura dituzun lankidetza aukerei buruzko informazioa jasotzeko, telefono honen bidez (+34) 94 661 20 04 edo email honen bidez empresas@athletic-club.eus.

ZER EGIN DEZAKE FUNDAZIOAK ZURE ENPRESAREN ALDE

Gizartearen alde egitea ez da gastua, inbertsioa baizik. Baina Fundazioan badakigu baliabideak mugatuak direla. Hori dela eta, Fundazioaren parte izanik gure enpresa hobetzen jarraitzeko lanean ari gara. Zurekin batera hazi nahi dugu; horregatik, “Fundazioa Klubarekin” bat egiteko aukera eskaini nahi dizugu. Enpresen arteko harremanek garrantzia berezia hartzen dute.
Fundazioarekin harremanetan jar zaitezke, eta eskura dituzun lankidetza aukerei buruzko informazioa jasotzeko, telefono honen bidez (+34) 94 661 20 04 edo email honen bidez empresas@athletic-club.eus.