Eneko Bilbaok jaso du Fundazioak Football for All Leadership Programme ikastarorako ematen duen beka

Bizkaitar gazte horrek ikastaro bat egingo du Lisboan, desgaitasunen bat duten pertsonen enplegua eta ekintzailetza sustatzeko futbolaren munduan

Eneko Bilbaok diplegia espastikoa du jaio zenetik, eta, horren ondorioz, makuluak edo gurpil-aulkia behar ditu mugitzeko. Fundazioak bera aukeratu du Football for All Leadership Programme ikastaroa egiteko. Balmasedako gaztea Lisboara joango da urriaren 10etik 17ra, eta prestakuntza jasoko du desgaitasunen bat duten pertsonen enplegua, ekintzailetza eta networkinga futbolaren munduan sustatzeko bereziki pentsatutako eta diseinatutako programa horren barruan.

Portugalgo irabazi-asmorik gabeko Integrated Dreams erakundeak sustatu du ikastaroa. Erakunde hori elkarlanean aritzen da futbolaren arloko erreferentziako erakundeekin (FIFA, UEFA, Europan futbolean aritzeko aukera emateko zentroa – CAFE, Johan Cruyff Fundazioa, Portugalgo Futbol Federazioa, Arsenal FC eta SL Benfica) eta gizarte-inklusioaren arloan adituak diren erakunde akademiko nagusiekin (Nova SBE eta AISTS Lausanne). Lisboako ikastaroa amaitzen duenean, Athletic Club Fundazioari lotutako proiektu bat ezartzeko 7 hilabeteko denboraldi bati ekingo dio Eneko Bilbaok. 2022ko ekainean bukatuko da, Londreseko Emirates Stadium estadioan egingo den graduazio-zeremoniarekin.