Athletic Club Fundazioak, Iribar buru duela, Barakaldoko Miranda Fundazioaren 110. urteurrenaren ospakizunarekin bat egin du
Athletic Club Fundazioak Miranda Fundazioak bere 110. urteurrena ospatzeko antolatu duen “Bota penalti solidario bat adinekoekin” ekitaldian parte hartu du. Ospakizuna Miranda Fundazioak Barakaldon duen Adinekoentzako Arreta Espezializatuko Zentroko lorategietan egin da. Bertan, arreta integrala eskaintzen zaie 229 egoiliarri eta haien senideei. Goizean zehar, 75 urtetik gorako 30 lagunek Iribar mitikoari eta klubeko gainerako ordezkariei, tartean Andoni Goikoetxea, Javier Irureta, Gontzal Suances, Pablo Otaolea eta Goyo Arbizu batzarkideari, penalti solidario bat botatzeko aukera izan dute.
Ekitaldi solidario honen bidez, Athletic Club Fundazioak eta Miranda Fundazioak adineko pertsonei ikusgarritasuna eta protagonismoa eman nahi izan diete. 300 pertsona inguruk ikusi dituzte penalti jaurtiketak, festa eta elkartasun giroan. Lehen penaltia 86 urteko Jokin Perea Gonzalez agurgarriak, Miranda Fundazioko presidenteak, jaurti du eta ezin izan du Iribar, Txopo, gainditu.