Engel & Völkers higiezinen agentzia Bizkaian dago ezarrita 2013tik, eta Athletic Club Fundazioarekin bat egin du azken egunetan, babeskide gisa aritzeko asmoz. Horrela izanik, gure erakundeko partaide izatera pasa da, eta gure konpromisoarekin bat egin du, gizarte, kultura, kirol, formakuntza eta ingurumen arloan garatzen ditugun proiektuen bidez, gizarte hobea eraikitzen laguntzeko. Akordioa Ibaiganen sinatu da, eta bertan izan dira Aitor Elizegi, Athletic Clubeko presidentea, Jon Vazquez Eguskiza, Fundazioko zuzendari nagusia, Manuel Escauriaza Barreiro, Engel & Völkers Bizkaiako presidentea eta Pablo Gulías Malaxechevarría, Engel & Völkers Bizkaiako Managing zuzendaria.
1977an Hanburgon sortua, Engel & Völkersek mundu osoan zehar 700 bulego baino gehiago eta espainiar estatuan 75 baino gehiago dituen nazioarteko sare bat garatu du. Higiezinen agentziak bi bulego ditu Bizkaian, bata Bilbon eta bestea Areetan. Bulego horietatik egoitza eta merkataritza jabetzak kudeatzen ditu probintzia osoan. Bi urtez jarraian, Engel & Völkersek “Higiezinen agentzia onenaren saria” jaso du, Robb Report aldizkari ospetsuaren eskutik.