OSAKIDETZA-BIZKAIKO OMSk FUNDAZIOKO TEKNIKARIAK PRESTATZEN DITU

 
 
Athletic Club Fundazioko bederatzi entrenatzailek prestakuntza-ikastaro bat jaso dute, Osakidetza-Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko irakasleek emana
 

Fundazioko bederatzi teknikarik Euskadiko Zentroen arteko areto futboleko ligan parte hartzen duten taldeak entrenatzen dituzte, eta kirol anitzeko ariketa fisikoarekin lotutako beste jarduera batzuk zuzentzen dituzte. Teknikariek “Egoerak maneiatzea eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonekin laguntza-harremana izatea” izeneko prestakuntza-ikastaro bat jaso dute San Mamesen. Prestakuntza hori garrantzitsua da teknikariek entrenamendu-saioak optimizatzeko eta gaixotasun mentalak dituzten pazienteen arabera egokitzeko.

Gaur egun, Athletic Club Fundazioako teknikariek 25 entrenamendu saio egiten dituzte honako zentroetako erabiltzaileekin: Argia, Avifes, Eragintza, San Juan de Dios, Asasam, Gizakia Gordexola & Bilbao eta OMSko zentro hauetan: Leones Uribe, Barakaldo, Bilbao, Lehenak, Zamudioko Hospitala, Manuene, Durango, Erandio, Ortuella, Gernika eta UTE Ortuella (adingabeak). Pandemia egoeran egon arren, saio horietako 22 aurrez aurrekoak dira, izan ere, zentroek espazio egokiak dituzte entrenamenduak egiteko, COVID-19aren aurkako osasun-protokoloak ezarrita.