Athletic Club Fundazioak “Aniztasuna: inklusioa, Kultura eta Kirola” gaiari buruzko V. BBK Jardunaldian parte hartu du
Ibon Oleagagoitiak, Gizarte Proiektuen arduradunak, eta Saioa Ortiz Arrietak, Genuine Athletic Club Fundazioaren kapitainetako batek, “Aniztasuna: inklusioa, kultura eta kirola” izenburupean gaur Bilboko BBK Aretoan egin den foroan parte hartu dute. Jardunaldiaren helburua izan da aniztasun funtzionala duten pertsonen eta haien ingurunearen garrantzia nabarmentzea, bai eta esperientziak eta ezagutza partekatzeko espazio bat sortzea ere.
Mahai-inguru formatu batean, eta Bidaideak eta Avifes 2017 erakundeekin batera, Genuine taldearen esperientzia partekatu dute Fundazioko ordezkariek, eta honako esaldi honetan laburbildutako gainditze eta konpromiso mezua plazaratu dute: “Ez esan ezin dudala”.