Irakurketa Kluba JM Bilbao Ikastetxean

 

Ainhoa Tirapuk Euskararen Egunean parte hartu zuen Artxandako JM Bilbao ikastetxeko ikasleekin antolatutako irakurketa klub batean

15 eta 17 urte bitarteko berrogeita hamar ikasle inguru Ainhoa Tirapurekin bildu ziren Artxandako Jesus Maria Bilbao Ikastetxeko liburutegian Athletic Club Fundazioak argitaratutako “Bizitza eskukadaka” bere liburuaren inguruan hitz egiteko. Euskararen Egunaren harira antolatutako irakurketa kluba izan zen, eta ikasleak oso modu aktiboan inplikatu ziren bertan, denek aurrez irakurritako liburu bati buruzko galderak eginez.