Mantal oso bereziak

 
 

Athletic Club Fundazioak kamiseta zuri-gorriekin egindako mila mantal emango ditu Gurutzetako, Basurtuko eta IMQko neska-mutilentzat

Fundazioak Osakidetzarekin aspaldidanik duen lankidetzaren barruan kokatzen den ekimena da, orain IMQra ere zabaltzen dena, eta pediatriako tratamenduen prozesuan ahal den neurrian laguntzea du helburu. Aurkezpen ekitaldia San Mameseko prentsa aretoan izan da eta bertan izan dira Juan Carlos Ercoreca eta Jon Vazquez Eguskiza, Fundazioko presidentea eta zuzendari nagusia, Edurne Omaetxebarria, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari medikoa, eta Eduardo Maiz Olazabalaga, Bilbao Basurto ESIko zuzendari kudeatzailea.”Ezin duzue imaginatu ere egin nola aldatzen zaien aurpegia haurrei erizain batek mantal horiek ekartzen dizkienean, zein ilusioz jasotzen dituzten”, adierazi du Gurutzetako ordezkariak.

Panenka aldizkariaren bidez Fundaziora iritsi zen ekimen honez gain, jatorrizko ideia “We are Xuxa” kolektiboarena dena, Osakidetzarekin dagoen lankidetzaren beste atal berri batzuk ere ezagutzera eman dira prentsaurrekoan.

Alde horretatik, Fundazioak dominak bezalako eranskailu berri batzuk diseinatu ditu tratamenduetan pazienteen jarrera onak indartzeko, Bizkaiko osasun-zentro guztietan emango direnak.

Era berean, Gurutzetako eta Basurtuko ospitaleetan dauden haurrei diploma bat emango zaie, “Supertxapeldunak” direla ziurtatzen duena, tratamenduan zehar izan duten jokabideagatik. Iker Muniain eta Ainhoa Tirapu Athleticeko kapitainek sinatu dute diploma. Fundazioak Gurutzetako Ospitaleko hainbat gune zaintzeko prozesuarekin jarraitzen du, Athletic Cluben balioetan oinarritutako diseinuekin, eta ikasturte honetan Gurutzetako Ospitaleko areto berrietara iritsiko dira.

Azkenik, ekimen horien inguruan IMQrekin dugun lankidetza laster aurkeztuko dela jakinarazi nahi dugu.

Batas5
Batas4
Batas3
AAFF_FUNDAZIOA | Pegatinas Osakidetza Actualizado 12.04.19
FUNDAZIOA | Diploma Osakidetza Actualizado 17.10.19_MUNIAIN_TIRA
Anterior
Siguiente