Fair Play saria Athleticena da!

 

Fundazioaren Genuine taldeak, laugarren urtez jarraian, LaLigako kiroltasunaren garaikurra lortu du

Athletic Club Fundazioak 2021/22 denboraldiko Fair Play saria eskuratu du, laugarren aldiz jarraian. Ospakizun gozoa izan da, etxean irabazi baitute, Lezaman, zale zuri-gorriekin batera. Ospakizuna zinez hunkigarria izan da, harmailekin bat egin dute berriro ere jokalariek. Liga honetan talde guztiek irabazten dute, denek jokatzen baitute, salbuespenik gabe, baina Athletic Clubeko zaleen harrotasuna ikusgarria da. Etengabe abesten eta animatu dute, eta inguruan sorrarazi duten giroa alaitasun eta kiroltasun hutsa da. Hamarrekoa Genuine taldearentzat eta hamarrekoa zale zuri-gorrientzat.

Sari banaketan Athletic Clubarekin eta futbol munduarekin zerikusia duten pertsona ospetsu ugari izan dira. Aitor Elizegi, Mikel Martinez, Goyo Arbizu, Cesar Saez, Tomas Ondarra eta Fernando San Jose, batzorde kudeatzailearen ordezkariak, besteak beste. Fundazioaren enbaxadoreak, Andoni Goikoetxeak, eta Fundazioko taldeak ere ez dute festaren parte izateko aukera galdu nahi izan. Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotzia ere bertan izan da, baita Jose Julian Lertxundi eta Ildefonso Urizar Azpitarte ere.

Javier Tebas LaLigako presidenteak eman dio Fair Play Athletic Club Fundazioari. Josu kapitainak garaikurra jaso duen unea, taldekideez inguratuta eta txalo zaparrada batekin, zaila izango da taldearentzat ahazten.

Txapeldunak berriz!

 
FFD 7
FFD CERCA
FFD2
FFD3
FFD4
FFD5
FFD6
FFD8
Anterior
Siguiente

 

Esteban Feijooren agurra

Azken jardunaldia une zirraragarriz beteta egon da, baina ederrenetako bat Esteban Feijoo Fundazioko teknikariaren agurra izan da, zalantzarik gabe. Genuine taldeko entrenatzaileak ezin izan die malkoei eutsi taldeko gainerako teknikariei eta lehoiei eskerrak emateko orduan. Futbolariek eskaintzen dioten maitasuna izugarria da, eta horrela geratu da islatuta eskaini dioten bitore kopuruan, baita manteo ospetsu batean eta aipamen berezi batean ere amaiera ekitaldiko hitzaldietan.

FFDA
FFDB
FFDC
FFDD
FFDE
Anterior
Siguiente