Disfrutatzen eta disfrutarazten

 

Lezaman jokatu den LaLiga Genuineko Azken Fasean Athletic Genuine taldeak zoriontasuna zabaldu du

Hasierako orduetatik Lezaman nabaria zen gaurkoa egun berezia izango zela. Genuine Ligako 42 taldeak, denboraldian lehen aldiz denak batera, Athletic Cluben Kirol Hirian batu dira LaLiga Azken Fasea jokatzeko. Musikek, ikurriñek, maskotek, danborrek, turutek eta bufandek zelai guztietako harmailak eta inguruak bete dituzte. Zale guztiak batuta futbolariak Euskal Herrian txirrindulariak animatzen diren bezala, ia bereizketarik gabe eta kiroltasun zoragarriz animatu dituzte. Guztien artean, beroena eta festatsuena gurea, Athletic Club Fundazioarena, etxeko taldearena.

Genuine taldeko lehoiak larunbatean bi neurketa jokatu dituzte, SD Ponferradina eta Burgos CF-en aurka. Beti bezala, emaitza gutxienekoa izan da. Futbolari orok jokoaz gozatu du eta, batez ere, taldeari entregatuta zegoen harmaila disfrutatuarazi du. Aitor Arregik sartutako eguneko lehen gola ospatuena izan da, taldea eta zaleak bat egin dutelarik.

 
G22
G21
G20
G19
G18
G16
G14
G13
G11
G10
G9
G8
G7
G6
G5
G4
G3
G2
G1
G0
G 12
AnteriorAnterior
SiguienteSiguiente
 

Lezamara bertaratu diren zale ugarien artean, Athletic Clubeko emakumezkoen taldearen lehen entrenatzailea den Iraia Iturregiren eta One Club Man izendatu izan zen Carles Puyolen bisitak nabarmendu dira. Bi jokalariek jokalari zuri-gorriak agurtu dituzte eta, bereziki Iraia, beste zale bat balitz bezala jokalariak babestu ditu.

Lehen partidaren ostean, zaleen gehiengoak bazkaldu duen Lezamako sagardotegian festak jarraitu egin du. Kantuak, dantzak, euskal jirak eta erromeria giroa sortu da taldeak Burgos CF-en aurka eguneko bigarren partida jokatu duen arte.

Peñen garaikurra eta San Mameseko afaria

Athletic Club Fundazioak bi ekitaldi hunkigarrirekin borobildu du jardunaldia. Lehenengoa Barakaldon ospatu da, Peñista Eguna dela eta. Peñen Elkarteak sari berezia eman dio Genuine taldeari. Arratsaldean partida jokatzeko deitu ez dituzten futbolariak Lezamatik Beurkora joan dira eta bertan zuri-gorrien zale ugari eta Klubeko ordezkari garrantzitsuak izan dituzte zain, Aitor Elizegi eta Goyo Arbizu batzorde kudeatzaileko kideak, Andoni Goikoetxea eta Manolo Delgado, besteak beste.

Eta jardunaldiari errematea San Mameseko BAT eraztunean ospatutako afariak eman dio. LaLiga Genuineko 42 klubetako ehunka futbolarik, eraztun osoan zehar banaturik, primeran pasatu dute afaldu, dantza egin eta adiskidetasun harremanak estutzen dituzten bitartean. Hori izan da eguna biribiltzeko modurik onena.

G9
G8
G7
G6
G5
G4
G3
G2
G1
G0
G00
AnteriorAnterior
SiguienteSiguiente