Iritsi da Genuine Ligaren Azken Fasea Lezamara

Asteburu honetan, Athletic Club Fundazioa izango da futbol profesionaleko 42 talde Lezaman bilduko dituen txapelketaren anfitrioia

2021/22 denboraldiko Genuine Ligako azken fasea asteburu honetan amaituko da Lezaman Athletic Club Fundazioa talde anfitrioiarekin. Guztira, futbol profesionaletik datozen 42 taldek, bakoitzak bere zaleekin, Lezamako instalazioak erabateko festa bihurtuko dituzte. Dibertsioa eta giro ona ziurtatuta daude, lehiaketa honen funtsa direlako. Talde mistoz osatutako liga da, non 16 urtetik gorako jokalariek % 33ko gutxieneko desgaitasuna dutela eta % 100eko ilusioa eta laguntasuna dutela egiaztatu duten.

Fase Finaleko partidak hiru jardunalditan jokatuko dira, larunbat goizekoa eta arratsaldekoa, eta igande goizekoa. Futbol 8 partidak, 10 minutuko 4 zatitan banatzen direnak. Jokoan, bi sailkapen: kirol arlokoa zorrozki, eta kiroltasunezko portaera eta ekintzak saritzen dituena, Fair Play izenekoa. Athletic Genuinek garaikur hau irabazi du orain arte jokatu diren LaLigako hiru edizioetan eta laugarren edizio honetan titulu hau bere publikoaren aurrean berriz irabaztea du helburu.

Athletic Clubeko partiduen egitaraua

Athletic Genuine Respeto Taldearen barruan dago, hau da, Ligan parte hartzen duten 42 klubak banatzen diren hiru multzoetako baten barruan. Gainerako taldeak honako hauek dira: Real Sporting de Gijón, CA Osasuna, Deportivo Alavés, SD Ponferradina, Real ValladoliDi, Real Zaragoza, CD Lugo, Burgos CF eta UD Ibiza.

Orain arte, Athletic Genuinek CD Lugo, Real ValladoliDI, CA Osasuna, Deportivo Alaves, UD Ibiza eta Real Zaragoza izan ditu aurkari. Ondorioz, 2021/22 denboraldia amaitzeko falta zaizkion hiru partiduak honako hauek dira:

  • Athletic Club Fundazioa – SD Ponferradina

Larunbata, 11:30, Lezama.

  • Athletic Club Fundazioa – Burgos CF 

Larunbata, 18:00ean, Lezama.

  • Athletic Club Fundazioa – Real Sporting de Gijón 

Igandea, 11:00, Lezama.

  • Amaiera – ekitaldia.

Igandea, 13:30, Lezama.

Lezaman Genuine Ligako partiduak ikusteko sarrera doakoa da. Partiduak 2., 6. eta 8. eremuetan jokatuko dira (arkuaren ondoan).