Athletic Club Fundazioak eta Bilboko Hezkuntza Fakultateak (UPV/EHU) haurren eta nerabeen babesari buruzko unibertsitate-ikastaroaren amaiera eta aurkezpena ospatu dituzte San Mamesen
Athletic Club Fundazioak eta Bilboko Hezkuntza Fakultatea (UPV/EHU) erakundeak, Eusko Jaurlaritzarekin, Bilboko Udalarekin eta ikasturteko azken promozioko ikasleekin batera, “Kirola, Hezkuntza eta Elkarbizitza: haur eta nerabeen babesa” izeneko unibertsitate graduondokoaren 2022/23 ikasturte berria aurkeztu dute ostegun honetan.
Izena emateko epea irekita dago, HEMEN
Ekitaldia San Mameseko Ipar Aretoan izan da. Honakoak bertaratu dira, Fundazioaren aldetik Jon Vázquez Eguskiza, Iñaki Alonso, Gontzal Suances eta Galder Reguera; UPV/EHU erakundearen ordezkaritzan, Urtza Garay, Asier Romero, Mari Mar Boillos eta Israel Alonso; Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Miren Irune Muguruza, eta Bilboko udalaren ordezkaritzan, Itxaso Erroteta eta Marcos Muro.
Beren diskurtsoetan, parte-hartzaile guztiek nabarmendu dute haurren eta nerabeen babesa bermatzeko urratsak egiten jarraitzearen garrantzia. Adingabeek ingurune seguru batean kirola egiteko aukera izan behar dute. Ildo horretan, erakunde guztien lankidetza ere azpimarratu dute, graduondoko honekin gertatzen den bezala.
Halaber, 2021/22 ikasturtea osatu zuten ikasleek Aditu Tituluaren diplomak jaso dituzte ekitaldearen amaieran. Haur eta Nerabeak indarkeriatik babestearen inguruko Lege Organikoa onartu eta gero, titulazio honek lan-aukera ugari ireki ditzake. Lege horretan, kirolari buruzko atal oso bat dago, eta, horren arabera, kirol klubek Haur eta Nerabeen Babesari buruzko Politika eta Delegatu zehatz bat izan behar dituzte. Gainera, langileek horren inguruko gutxieneko prestakuntza jaso beharko dute.
Informazio gehiago HEMEN
Kontaktu: Mari Mar Boillos mariadelmar.boillos@ehu.eus