Eleberri beltza eta futbola David Lagercrantz eta Enric Gonzálezekin

Letren eta Futbolaren 2022ko edizio bereziaren literatura topaketa, San Mameseko Iparra aretoan izan da

David Lagercrantz idazle suediarrak eta Enric Gonzalez kazetari katalanak nobela beltzaz eta futbolaz hitz egin dute gaur arratsaldean San Mamesen, Athletic Club Fundazioaren 20. urteurrena ospatzen duen Letren eta Futbolaren 2022ko edizio bereziaren literatura jardunaldi berri batean. Galder Reguerak moderatu du hitzaldia, eta askotariko gaien inguruan aritu dira solasean, bi egileen obran futbolak izan ohi duen presentzia abiapuntu hartuta. David Lagercrantzek idatzitako Zlatan Ibrahimovicen biografian eta baita Enric Gonzálezen «Historias del calcio» kontakizun-bilduman ere, futbola aitzakia gisa hartuta, gaur egungo gizartearen gai nagusiez hitz egiteko tartea dago: ustelkeria, arrazakeria, diruak ematen duen boterea…

 
LYF David y Enric 1
LYF David y Enric 2
LYF David y Enric 3
LYF David y Enric 4
David y Enric 5
LYF David y Enric 5
LYF David y Enric 6
LYF David y Enric 7
LYF David y Enric 8
LYF David y Enric 9
LYF David y Enric 10
AnteriorAnterior
SiguienteSiguiente
 

Nolanahi ere, bi egileek adierazi dute futbola gero eta gehiago dela nobela beltz on baten argumentua eraikitzeko beharrezko osagai guztiak dituen mundua. Eta ez bakarrik futbolaz haraindi kirol gisa gertatzen diren gertakari ilunengatik, baizik eta futbolari lotutako pertsona ugariengatik, zeinetan nobelagileek fikziozko pertsonaia benetan interesgarriak sortzeko inspiratu ahalko liratekeen. Ez da kasualitatea, David Lagercrantzek egunotan estreinatzen duen azken thrillerrean futbolak paper garrantzitsua izatea.