Fundazioak bere gizarte-ekintzaren berri emango du Argentinan

 
 
Racing Club Avellaneda taldeak kirol eremuetako inklusioari buruzko topaketa birtuala antolatu du, eta Athletic Club gonbidatu du
 
Racing Club Avellaneda taldea, Academia izenez ezaguna, Argentina osoko talderik prestigiotsuenetako bat da. Kirol eremuetako inklusioari buruzko Bigarren Topaketa Birtuala antolatu du, eta Athletic Club Fundazioa bertan parte hartzera gonbidatu du. SOS Infantil eta Racing Integrado Fundazioak (Racing klubaren Kirol eta Jolas arloko Programa Soziokulturalaren izena) antolatu du topaketa, eta izen hau jarri dio: “El desafío de la inclusión en ámbitos deportivos” (Inklusioaren erronka kirol eremuetan). Argentinako klubaz eta gure Fundazioaz gain, Deportivo Roca de Río Negro eta Levante UD taldeek parte hartuko dute topaketan.

Ibon Oleagagoitiak, Fundazioko Arlo Sozialaren arduradunak, azalduko du Fundazioak nola egiten duen lan gizarte-bazterkeria arriskuan dauden kolektiboen inklusioa bideratzeko. Topaketa martxoaren 12rako dago aurreikusita, eguerdiko 12:00etan, Argentinako ordua.