Loiuko Udalak bat egiten du Fundazioarekin

 
 
Loiuko Udala Athletic Club Fundazioarekin bat egiten duen Bizkaiko hirugarren Udala da, eta zeharkako eta erakundeen arteko lankidetza-eredu berri bat aztertzen duen ekimen honetan parte hartzean
 

Loiuko Udalak Athletic Club Fundazioarekin bat egin du duela gutxi. Honen bidez, zeharkako lankidetzarako eredu berri bat landu nahi da. Josu Andoni Begoña, Loiuko alkatea, eta Aitor Elizegi, Athletic Clubeko presidentea, Ibaiganen egon dira hitzarmena sinatzen. Loiko Udalak Ongile gisa sinatu du, eta Fundazioari gizartea hobetzeko lanean laguntzeko konpromisoa hartu du.

Ekimen berri honen helburua Fundazioaren eta udalen arteko akordio horiek nolabait ofizial egin eta zabaltzea da; horrela, Fundazioaren gizarte-, ingurumen-, prestakuntza-, kirol- eta kultur ekimenak udalerri horietan garatu ahal izango lirateke. Ideia da Bizkaiko gainerako udalek ere ekimen honekin bat egiteko aukera izatea eta guztion ongizatearen eta Garapen Iraunkorrerako Helburuen alde lan egitea.

Zehazki, Fundazioak eskaintzen duen jarduera katalogo zabalaren barruan, Loiuko Udalak honako ekitaldi eta ekimenen inguruko interesa adierazi du: Thinking Football Film Festival jaialdia, Irakurketa Tailer eta Klubak, Adingabeen Babesaren inguruan teknikari zein familia eta haurrei ematen zaien prestakuntza, Kirol Psikologia arloko Prestakuntza, Eskolarteko Futbol Txapelketa antolakuntza eta Fundazioko Ongilearen figurarekin erlazionatutako beste onura batzuk. Era berean, Fundazioak eta Loiuko Udalak zeharkako beste lankidetza-bide batzuk aztertu nahi dituzte, Fundazioarekin lan egiten duten Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko elkarteentzat ere onuragarri izateko.