9. ZURE AUZOA EDO HIRIA 15 MINUTUAN

 

ERAKUTS IEZAGUZU GERTU-GERTUAN DITUZUN LEKUAK, ETA OINEZ EDO MODU IRAUNKORREAN MUGITUZ ZOAZENAK

Bizi dugun garaiak behartuta, mugimendu murrizketek gertu-gertuan daukaguna gehiago ezagutzera bultzatzen gaituzte. Seguru aurkitu dituzula zure etxetik gertu autoz joan beharrik ez duzun lekuak. Dendak, liburutegiak, parkeak, bidezidorrak.

Erronka: Argazki bat pandemian zehar aurkitu duzun eta oinez edo modu iraunkorrean zoazen leku bati buruz

Denbora asko galtzen dugu auto-ilaretan. Aurrerapauso bat izango litzateke gure ohiko lekuetara modu jasangarrian mugitu ahal izatea. Telelanak langileen ibilgailuen joan-etorri behartuak eta Co2 isuriak murrizten ditu. Tokiko merkataritzak onura ekonomikoak sortzen ditu, dena erraza eta eskuragarria delako, estresa saihestuz eta bizilagunen arteko harreman pertsonalak bultzatuz.

Etxetik 15 minutura zerbitzuak eta beharrak izateak ingurumenari laguntzen dio: – Kutsadura gutxiago – Mugikortasun eraginkorra – Leku publikoak hobetzea