Martxoko erronka berria eta otsaileko irabazleak

 
 
Martxoko Garapen Iraunkorreko Erronka etxeko garbiketa-produktuei eta produktu ekologikoei buruzkoa da
 
Garbiketa-produktuen inguruko erronkari lehenbailehen aurre egin behar dugu. Garbiketa-produktu industrialak eraginkorrak dira, bai, baina horietako asko oso kutsatzaileak ere badira. Ingurumenean duten eraginaren eta erabilgarritasunaren arteko oreka aurkitu behar dugu. Garbiketa-produktu askoren hondakinak toxikoak dira, eta, uretan, airean eta lurrean bukatzen dute. Denok eskura daukagun alternatiba bat etxeko produktu ekologikoak erabiltzea da. Azken finean, etxean beti izaten ditugun produktuak dira, hala nola limoia, ozpina, bikarbonatoa, alkohola, aloea… ondo konbinatuta, berdin-berdin erabil ditzakegu desinfektatu eta garbitzeko.
 
Fundazioak martxoan proposatzen dizun erronka etxean egindako garbiketa ekologikoko produktu baten argazki bat bidaltzea da. Horren adibide argi bat pandemiaren aurka hain lagungarria den etxeko gel hidroalkoholikoa izan daiteke. Interneten hainbat tutorial aurkituko dituzue etxean modu erraz eta seguruan egiteko. Modu errazean egin ahal izango duzu HEMEN inprimakia betez. Sarien artean, Athleticen kamiseta bat eta sorpresa ugari.

Otsaileko irabazleak

Juan eta Alaia fundaziozalea izan dira otsaileko Garapen Iraunkorrerako Erronkak lehiaketako irabazleak. Helburua zen zure auzoko edo hiriko leku jasangarriak aurkitzea. Juanek bere herria ondoko herri batekin lotzen duen bidezidor bat aurkitu du, hemendik aurrera oinez edo bizikletaz maiz erabiliko duena. Alaia, Punta Lucerora txango bat egitea proposatzen digu. Zorionak Juan eta Alaia!