Fundazioak eta Bilboko Udalak lankidetza-hitzarmena berritu dute

 
 

Bilbao Kirolak-ek bere instalazioak dohainik lagako ditu Bizitegi, Adsis, Bakuva, Ahalegina eta Utopía proiektuak garatzeko

 

Bilboko Udalak eta Athletic Club Fundazioak lankidetza-hitzarmena berritu dute izaera sozialeko proiektuak garatzeko, bazterketa-arriskuan edo kalteberatasun-egoeran dauden pertsonak gizarteratzeko helburuz, kirola integrazio-tresna gisa sustatuz eta erabiliz. Hala, Athletic Club Fundazioak 5 programa garatzen ditu eta, horretarako, Bilbao Kirolak-ek bere instalazioak dohainik lagako ditu. Hitzarmenaren onura jasoko duten proiektuak hauek dira:

  • Bizitegi, etxerik gabeko pertsonentzat.
  • Adsis, askatasunik gabe dauden edo egon diren pertsonentzat.
  • Bakuva, Bilbo inguruan gizarte-bazterketako arriskuan dauden adingabeentzato.
  • Ahalegina, adimeneko desgaitasuna duten adingabeentzat.
  • Utopía, kalteberatasuneko egoeran dauden emakumeentzat.

Gainera, Bilboko Udalak eta Fundazioak elkarrekin lan egingo dute dibertsitate funtzionala duten pertsonen inklusiorako jarduerak dinamizatzen, biztanleriari oro har zuzendutako sentsibilizazio-kanpaina eta -ekintzak egiten, hezkuntzaren, elkartegintzaren eta osasunaren alorretako jarduerak egiten, eta kirol-jarduerak egiten Otxarkoagako auzoan.