Utopia Proiektua

Utopia proiektua 2016an abiarazi zuen Fundazioak, Clara Campoamor elkartearekin elkarlanean, zaurgarritasun-egoeran dauden emakume helduei ahalduntze-prozesuan laguntzeko helburuz. Athletic Clubeko emakume jokalariek eta Fundazioko teknikariek zuzendutako entrenamenduak egiten dituzte astero, ildo horretan.

ERLAZIONATUTAKO GIH

Motibazioaren eta hobekuntza fisikoaren ikuspegi bikoitza lantzen dute, elkarri lagunduko dioten emakume taldea sortzeko asmoz. Hala, erabiltzaileengan aldaketak eragingo dituen sororitate-eremua sortzen da, emakumeei egunerokoan lagungarri gerta dakien. Denboraldi bakoitzean hogei emakumeko taldea sortzen da.

Previous slide
Next slide

ERLAZIONATUTAKO GIH

  • Gorputz-jarduera eta ohitura osasungarriak sustatzen ditu.
  • Gaixotasunak eta osasunerako kaltegarriak diren jokabideak saihesten ditu.
  • Kide sentitzearen sentsazioa eta bide-laguntza sustatzen ditu, eta komunikazioa zein lehengoratze psikologikoa bultzatzen ditu gertakari traumatiko baten ondoren.
  • Pertsonen arteko harremanak hobetzen ditu.
  • Autoestimua, norberaren gaineko konfiantza, ahalduntzea eta independentzia handitzen ditu.
  • Hobetzeko grina, motibazioa eta erresilientzia sustatzen ditu.
  • Kalitatezko hezkuntza jasotzeko aukerak eskaintzen ditu, berdintasunean oinarrituta.
  • Ahizpatasun- eta elkartasun-espazioak sortzen ditu.
  • Aukera-berdintasuna sustatzen du, eta emakumeek kirolean parte hartzeko bidea bultzatzen.
  • Emakumeek baliabide ekonomiko eta hezigarrietara iristeko duten eskubidea bultzatzen du.
  • Genero berdintasuna ikusgai bilakatzen du, eta haren gainean kontzientziatu eta sentsibilizatzen du jendartea, bereziki kirol arloari dagokionez.
  • Lan-merkatuan dauden eskakizunei egokitzeko gaitasunak ematen dizkie emakumeei.
  • Enplegura iristeko, lan duina lortzeko eta ekintzaile izateko beharrezkoak diren gaitasunak (prestakuntza, gaitasun tekniko eta profesionalak) dituzten emakumeen kopurua handitzen du.

BESTE PROIEKTU BATZUK