Athletic Club Fundazioak futbol eta zine aste bat programatzen du urtero, Thinking Football Film Festival, non Fundazioaren kultur taldeak aukeratutako hamabi eta hogei film bitartean proiektatzen diren Bilboko BBK Aretoan. Jaialdian parte hartzeko aukeratu diren filmek istorio gizatiar eta sozialak kontatzen dituzte, modu batean edo bestean futbolaren munduarekin zerikusia dutenak.
Izan ere, azken mendean futbolaren inguruan sortu den fenomeno soziala eta globala ulertzeko gakoak eman nahi ditu, oro har, Futbol Thinking Football Film Festivalen programazioak.