2009az geroztik, Letrak eta Futbola izeneko literatura-jaialdi txiki bat antolatzen du Athletic Club Fundazioak, Foru Liburutegiarekin elkarlanean.
ERLAZIONATUTAKO ODS-ak
Zenbait topagune antolatzen dira kultura-esparruko jendeak futbolaren eta literaturaren arteko loturaz jarduteko, zentzurik zabalenean: eleberriak eta iritzi-artikuluak, antzerkia, poesia, gidoia edota abestien hitzak. Eta aldi berean, irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak antolatzen dira, hala nola argitalpen propioak kaleratzea edota Athletic Irakurketa Kluba ekimena. Haren bidez, edozein zaleek liburu bat gomenda diezaieke Athleticeko jokalariei, eta hortik abiatuta irakurketa-klubak sortzen dira.
Azken urteetan egile ezagunak bildu ditu jaialdiak, hala nola Juan Villoro, Eduardo Mendoza, Manuel Vilas, Enric GonzĆ”lez, Bill Buford, Miguel Angel HernĆ”ndez, David Trueba, Manuel Jabois, Joan TallĆ³n, Jorge Valdano, Philip Kerr, Bernardo Atxaga, Sergi PĆ mies, Ignacio MartĆnez de PisĆ³n, Simon Kuper, Josep Ramoneda, Jonathan Wilson, Laura FernĆ”ndez, Miqui Otero, BelĆ©n Gopegui, Jordi PuntĆ, Kirmen Uribe, Ray Loriga, HernĆ”n Casciari, AndrĆ©s Neuman, Amets Arzallus, Ander Izagirre, MartĆn CaparrĆ³s, Milena Busquets, AgustĆn FernĆ”ndez-Mallo, HĆ©ctor Abad Faciolince, Eduardo Sacheri, David Goldblatt eta Philippe Claudel, eta urtetik urtera kulturaren eta kirolaren arteko batasunaren erreferentzia gisa finkatuz doa.
Informazio gehiago http://www.letrasyfutbol.com/
FundaciĆ³n Athletic Club Fundazioa
Mazarredo 23, 48009 Bilbao
Tlf: +34 94 661 20 04
info@fundacionathleticclub.eus