Jarduera Real Sociedad Fundazioarekin elkarlanean antolatzen da, lehia jatorra sustatzeko asmoz. Izan ere, jakin badakigu kirol-lehiaz harago, kirolak eta kulturak batu egiten gaituztela. Seguruenik, bi futbol-klub lehiakidek bien arteko lehian bizikidetza sustatzeko asmoz elkarlanean antolatzen duten kultura-jarduera bakarra izango da munduan