Bizitegi Proiektua

Bilbo inguruan etxerik ez duten pertsonei zuzendutako proiektua da, Bizitegi elkartearekin batera sortua.

ERLAZIONATUTAKO GIH

Programaren helburua: parte-hartzaileei maiztasun finkoa duen jarduera bat eskaintzea, gizarteratze- eta ahalduntze-prozesuan lagungarri izango zaielakoan, eta kirola eta jolasa sustatzea, aisialdi txiki bat eskaintzeko. Gaur egun, hogei lagun baino gehiagoko taldea osatu da, astero Lezamako teknikarien zuzendaritzapean Bilboko kiroldegi batean entrenatzen dena, Fundazioak BilbaoKirolak erakundearekin lotu duen hitzarmenari esker.

 

 

Bizitegi proiektuarekin batera, izaera ludikoagoa duten jarduerak ere egiten dira taldeko kidetasuna finkatzeko; esate baterako, beste elkarte batzuetako kideek eta Athletic Clubeko langileek osatutako taldeen aurkako adiskidantzako partidak. 2012an sortu zenetik, 96 lagun aritu dira Bizitegi taldean.

Previous slide
Next slide

ERLAZIONATUTAKO GIH

  • Etxerik gabeko pertsonen gizarteratzea sustatzen du.
  • Pobreziaren-ziklotik ihes egiteko gaitasunak eskaintzen ditu.
  • Etorkizunean gizarteratzea eta laneratzea ahalbidetzeko gaitasun sozial, pertsonal eta hezigarriak eskaintzen dizkie parte-hartzaileei.
  • Elikadurari dagokionez behar-beharrezkoak diren ondasunak eskaintzen ditu.
  • Erabiltzaileek bizitza betea izateko aukerak eskaintzen ditu.
  • Gorputz-jarduera eta ohitura osasungarriak sustatzen ditu.
  • Gaixotasunak eta osasunerako kaltegarriak diren jokabideak saihesten ditu.
  • Pertsonen arteko harremanak hobetzen ditu.
  • Autoestimua, norberaren gaineko konfiantza, ahalduntzea eta independentzia handitzen ditu.
  • Oreka emozionala, kontzentrazioa, frustrazioaren kudeaketa eta ardurak hartzeko gaitasuna hobetzen ditu.
  • Hobetzeko grina, motibazioa eta erresilientzia sustatzen ditu.
  • Balio hezigarriak transmititzen ditu, hala nola errespetua, lankidetza, elkartasuna, tolerantzia, berdintasuna, erantzukizuna, konpromisoa, etab.
  • Kalitatezko hezkuntza-aukerak eskaintzen ditu.
  • Lan-merkatuan dauden eskakizunei egokitzeko gaitasunak ematen dizkie erabiltzaileei.
  • Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonek enplegura iristeko, lan duina lortzeko eta ekintzaile izateko beharrezkoak diren gaitasunak (prestakuntza, gaitasun tekniko eta profesionalak) edukitzea errazten du.
  • Arlo pertsonalean garatzeko, gizarteratzeko eta enplegu produktiboa lortzeko beharrezkoa den baldintza-berdintasuna bermatzen du.
  • Kirolean eta aisialdian berdintasunez parte hartzeko eskubidea bermatzen du.
  • Jendartea osatzen duten talde guztien parte-hartzea sustatzen du.
  • Kirol-jarduera eta -txapelketetan parte hartzeko aukera ematen die etxerik gabeko pertsonei.
  • Gizarteratzea sustatzen du, eta etxerik gabeko pertsonen inguruan dauden pertzepzio eta estigmak hobetzen ditu.
  • Etxerik gabeko pertsonen egoera ikusgai bilakatzen du eta horren gainean sentsibilizatzen du jendartea, diskriminazioa murrizte aldera.
  • Gizarteratzea, berdintasuna, tolerantzia eta talde-lana sustatzen ditu.
  • Aukerak eta tresnak eskaintzen dizkie gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonei.
  • Berdintasunezko gizarteratzea lortzeko beharraren gainean kontzientziatzen du, baita jendarte baketsu eta bidezkoak eraikitzearen garrantziaren gainean ere.

BESTE PROIEKTU BATZUK