Zabaloetxe egoitza-zentrorekin batera, astean behingo entrenamenduak egiten dira seniderik ez duten atzerriko adingabeekin, Athletic Clubeko teknikarien zuzendaritzapean.
ERLAZIONATUTAKO GIH
Bizitzarako tresnak hartzeko esparru gisa hartzen da kirola, erabiltzaileek gizarte-trebeziak, hizkuntza-tresnak eta higiene-ohiturak barneratzeko eta konpromisoak hartzen eta betetzen ikasteko. Urtero-urtero berrogeita hamar lagun inguruko taldea biltzen da.
Previous slide
Next slide
ERLAZIONATUTAKO GIH
Lagunduta ez dauden adingabe atzerritarren gizarteratzea sustatzen du.
Pobreziaren-ziklotik ihes egiteko gaitasunak eskaintzen ditu.
Etorkizunean gizarteratzea eta laneratzea ahalbidetzeko gaitasun sozial, pertsonal eta hezigarriak eskaintzen dizkie parte-hartzaileei.
Elikadurari dagokionez behar-beharrezkoak diren ondasunak eskaintzen ditu.
Erabiltzaileek bizitza betea izateko aukerak eskaintzen ditu.
Gorputz-jarduera eta ohitura osasungarriak sustatzen ditu.
Gaixotasunak eta osasunerako kaltegarriak diren jokabideak saihesten ditu.
Pertsonen arteko harremanak hobetzen ditu.
Autoestimua, norberaren gaineko konfiantza, ahalduntzea eta independentzia handitzen ditu.
Oreka emozionala, kontzentrazioa, frustrazioaren kudeaketa eta ardurak hartzeko gaitasuna hobetzen ditu.
Hobetzeko grina, motibazioa eta erresilientzia sustatzen ditu.
Balio hezigarriak transmititzen ditu, hala nola errespetua, lankidetza, elkartasuna, tolerantzia, berdintasuna, erantzukizuna, konpromisoa, etab.
Kalitatezko hezkuntza-aukerak eskaintzen ditu, eta hizkuntza-tresnak hobetzen.
Eskola-absentismoa saihesten du, eta errendimendu akademikoa hobetzen.
Lan-merkatuan dauden eskakizunei egokitzeko gaitasunak ematen dizkie erabiltzaileei.
Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonek enplegura iristeko, lan duina lortzeko eta ekintzaile izateko beharrezkoak diren gaitasunak (prestakuntza, gaitasun tekniko eta profesionalak) edukitzea errazten du.
Arlo pertsonalean garatzeko, gizarteratzeko eta enplegu produktiboa lortzeko beharrezkoa den baldintza-berdintasuna bermatzen du.
Kirolean eta aisialdian berdintasunez parte hartzeko eskubidea bermatzen du.
Jendartea osatzen duten talde guztien parte-hartzea sustatzen du.
Haur eta gazteen kontrako indarkeriaren eta diskriminazioaren aurka borrokatzen da.
Gizarteratzea, berdintasuna, tolerantzia eta talde-lana sustatzen ditu.
Aukerak eta tresnak eskaintzen dizkie gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonei.
Berdintasunezko gizarteratzea lortzeko beharraren gainean kontzientziatzen du, baita jendarte baketsu eta bidezkoak eraikitzearen garrantziaren gainean ere.