2013az geroztik, Bakuva elkartearekin hitzarmena lotuta dauka Athletic Club Fundazioak, Bilbo Zaharrean gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan dauden adingabeei gizartean erabat txertatzen laguntzeko asmoz.
ERLAZIONATUTAKO GIH
Bakuva irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta 2007ko otsailetik Bilbo Zaharreko haurrak gizarteratzen ditu. Helburua eskola-adineko adingabeei arreta ematea da, haien integrazio- eta garapen-prozesua lagunduz bizikidetzako gizarte eta kultura batean, kirol-, jolas- eta ikasketa-jardueren bidez.
Adingabeen jarraipen pedagogikoa, familientzako aholkularitza, ikasketa-gelak, teknologia berriak eta kirol jarduera erabiltzen ditu, besteak beste, Bakuva elkarteak gizarteratze-jardunean; Athletic Fundazioak, bere aldetik, futbol-taldeak sortu ditu, futbolaren aitzakiapean prozesu horretan baliagarriak diren balioak lantzeko: diziplina, taldean jarduteko gaitasuna, autokonfiantza, taldeko kide izatearen harrotasuna eta beste.
</div
Gaur egun hiru talde ditu Bakuvak (benjaminak, kimuak, haurrak), eskola-lehiaketetan jarduten dutenak. Taldeak astean birritan entrenatzen dira Athletic Clubeko entrenatzaile boluntarioen eskutik Bilbao Kirolak erakundeak lagatako instalazioetan, eta Lezamako kirol-instalazioetan jokatzen dituzte etxeko partidak. Abian jarri zenetik, berrehun neska-mutilek baino gehiagok hartu dute parte proiektuan.
Previous
Next
ERLAZIONATUTAKO GIH
Haur eta gazteen gizarteratzea sustatzen du.
Pobreziaren-ziklotik ihes egiteko gaitasunak eskaintzen ditu.
Etorkizunean gizarteratzea eta laneratzea ahalbidetzeko gaitasun sozial, pertsonal eta hezigarriak eskaintzen dizkie parte-hartzaileei.
Gorputz-jarduera eta ohitura osasungarriak sustatzen ditu.
Gaixotasunak eta osasunerako kaltegarriak diren jokabideak saihesten ditu.
Pertsonen arteko harremanak hobetzen ditu.
Autoestimua, norberaren gaineko konfiantza, ahalduntzea eta independentzia handitzen ditu.
Oreka emozionala, kontzentrazioa, frustrazioaren kudeaketa eta ardurak hartzeko gaitasuna hobetzen ditu.
Hobetzeko grina, motibazioa eta erresilientzia sustatzen ditu.
Balio hezigarriak transmititzen ditu, hala nola errespetua, lankidetza, elkartasuna, tolerantzia, berdintasuna, erantzukizuna, konpromisoa, etab.
Kalitatezko hezkuntza-aukerak eskaintzen ditu.
Eskola-absentismoa saihesten du, eta errendimendu akademikoa hobetzen.
Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonek enplegura iristeko, lan duina lortzeko eta ekintzaile izateko beharrezkoak diren gaitasunak (prestakuntza, gaitasun tekniko eta profesionalak) edukitzea errazten du.
Arlo pertsonalean garatzeko, gizarteratzeko eta enplegu produktiboa lortzeko beharrezkoa den baldintza-berdintasuna bermatzen du.
Kirolean eta aisialdian berdintasunez parte hartzeko eskubidea bermatzen du.
Jendartea osatzen duten talde guztien parte-hartzea sustatzen du.
Haur eta gazteen kontrako indarkeriaren eta diskriminazioaren aurka borrokatzen da.
Gizarteratzea, berdintasuna, tolerantzia eta talde-lana sustatzen ditu.
Aukerak eta tresnak eskaintzen dizkie gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonei.
Berdintasunezko gizarteratzea lortzeko beharraren gainean kontzientziatzen du, baita jendarte baketsu eta bidezkoak eraikitzearen garrantziaren gainean ere.