Fundazioak bere standa izango du UGP-n

Fundazioak eta Athletic Clubek beren lekua izango dute Umeen Gabonetako Parkean, abenduaren 18tik urtarrilaren 5era bitartean zabalik

Umeen Gabonetako Parkea bueltan da Bilbao Exhibition Centren, Gabonak ospatzeko, eta Athletic Clubek eta Fundazioak stand propioa izango dute azoka gunean. Fundazioak futbol zelai txiki bat jarriko du umeek futbol partidak jolas ditzaten; gainera, giza-futbolina eta puzgarriak ere jarriko ditu. PIN/UGP azokan zehar, gizonezkoen zein emakumezkoen lehen plantillako hainbat jokalari, eta baita Genuine taldeko hainbat jokalari ere, hurbilduko dira Fundazioaren standera. PINaren ordutegia 11: 00etatik 20: 00etara da, eta aretoko ordutegia baino 30 minutu lehenago irekitzen eta ixten dituzte leihatilak.

Gontzal Suancesek adierazi duenez, “Fundazioaren Kirol Arloaren helburua da txikienek gure jardueretan esku hartzea, kirolean ikuspegi ludiko batetik, gure Herriz Herri ekimenaren bidez, eta sentipen hori Bizkaiko gizarte osora zabaltzea, betiere Athleticekin eta haren balioekin hain estu lotuta.”