ATHLETIC BETI GOGOAN

 

Durangoko Barandiaran egoitzako adinekoek San Mames bisitatu dute Oroitzapen Tailerren edizio berri batean

Durangoko Barandiaran egoitzako endekatze gaixotasunak dituzten dozena bat lagunek gaur (osteguna), Athletic Club Fundazioaren eta Athletic Clubeko Jokalari Ohien Elkartearen lankidetzarekin FEAV-ek (Futbolari beteranoen elkarteen Espainiako Federakundea) antolatutako oroitzapen tailerren edizio berri batean hartu dute parte.

Oroitzapen jardunaldi honetan Klubaren Museoa ikusi ostean San Mameseko Tourra egin dute bertaratu direnek. Adinekoen oroitzapen zaharrak Athletic Clubekin zerikusia duten bizipenak piztean azaleratzen dira, eta Alzheimerrari aurre egiteko estimulu modura balio dute. Adinekoekin terapia honetan laguntzaile izan direnen artean Jose Angel Iribar Athletic Clubeko Jokalari Ohien Elkartearen presidentea, Tzibi Juaristi, Pablo Otaolea eta Gontzal Suances azaldu dira, azken hau jokalari ohi eta Athletic Club Fundazioaren ordezkari lanetan.