Fundazioak ISO 9001 araua berritu du

Jarraipen-auditoretzak ondorioztatzen du Fundazioaren kudeaketa-sistemak ezarpen-maila ona duela eta nazioarteko arauari dagozkion prozesuak eta prozedurak behar bezala definitzen dituela

Fundazioak bere kudeaketa-sistemaren kalitatea egiaztatzen duen ISO 9001 ziurtagiria lortu eta urtebetera, jarraipen-auditoretzaren txostenak berresten du Fundazioak modu eraginkorrean ezarri dituela aurreikusitako neurri guztiak. Hala, Fundazioari bidalitako txostenean egiaztatzen denez, “Erakundearen kudeaketa-sistema bat dator arauaren baldintza guztiekin“. Halaber, “Kudeaketa-sistema gai da ezarritako politikak eta helburuak lortzeko, lege-, erregelamendu- eta kontratu-baldintzak betez“.

Txostenak azpimarratzen du Fundazioak etengabeko hobekuntzarekin eta hori lortzeko behar diren baliabideekin duen konpromisoa. Azkenik, Ikuskaritzak azpimarratu du Fundazioak ingurumen-konpromisoa ere baduela, ISO 14000 arauaren bidez ziurtatua.