Fundazioaren proiektu sozial berriak

 
 
2021ean bi gizarte-proiektu berri jarri dira martxan: Berriztu, gizarte-bazterkeria arriskuan dauden adingabeei eskainia, eta IMQ Amsa, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei zuzendua
 
Athletic Club Fundazioak bi proiektu sozial berri jarri ditu abian Berriztu Elkartearekin eta IMQ Amsa eguneko ospitalearekin elkarlanean.

Zehazki, Fundazioak Areatza, Bilbo eta Ortuellako zentroetan laguntzen du. Asteroko entrenamendu-saioen bidez, banakako proiektu sozioedukatiboetan parte hartzen du, gizarte-bazterkeria arriskuan dauden eta guraso eta seme-alaben arteko indarkeria arazoak izan dituzten adingabeekin.

Era berean, IMQ Amsarekin lankidetzan, Fundazioak bere ekarpena egiten du pazienteak beren lan terapeutikoaren protagonista izan daitezen. Horretarako, elementu motibatzaile garrantzitsuak aktibatzen saiatzen da, hala nola sozializazioa eta talde-jardueretan parte hartzea. IMQ Amsa Eguneko Ospitalea osasun mentaleko arazoren bat duten pertsonei zuzenduta dago. Batzuetan, kanpo kontsultak ez dira nahikoak izaten, eta pertsona batzuek tratamendu intentsiboagoa behar dute. Horrek, gainera, aukera ematen die beren bizi-inguruarekin konektatuta jarraitzeko.