Athletic Club eta Pro Humanae Vitae Fundazioen arteko hitzarmena

 
 
Hitzarmenaren xedea “Kirol arloan Haurrei Babesa eta Tratu Egokia ematea” izeneko proiektua da
 
Athletic Club eta Pro Humanae Vitae Fundazioek hitzarmen bat sinatu dute honen inguruko proiektua burutzeko: “Kirol arloan Haurrei Babesa eta Tratu Egokia ematea”. Pro Humanae Vitae Fundazioak Argentinan dauka egoitza, baina nazioartean lan egiten du. Gobernuz kanpoko erakunde independentea da, ezeren aldekoa eta irabazi asmorik gabekoa. Bere xedea pertsonen garapen integralari laguntzeko aukerak sortzea da, Ekonomia Soziala, Kirol eta Kultur Jarduera eta Nazioartekotze Prozesuen bidez.

Hitzarmen horri esker, Athletic Club Fundazioak, Aterpe Programarekin batera, Kirol arloan Haurrak babesteko Kultura sustatzeko programa bat diseinatuko du. Kirol arloan, komunikazio eta sentsibilizazio kanpaina, kirol klinika eta gazte-trukeen arloan lan egiten duten eragileentzako mintegiak eta prestakuntza saioak eginez, haur eta nerabeentzako aukerak sustatu nahi dira, kirol munduan arduraz eta ikuspegi inklusibo batetik tratatuko dituztela bermatuz.