Programaren baitan garatutako ekintza eta ekimenen artean, honakoak daude:
1.- Entrenatzaile eta begiraleen prestakuntza:
Athletic Clubeko haurren babeserako arloan, lanerako funtsezko elementuetako bat erakundeko kolektiboei prestakuntza ematea da:
- Udako campuseko monitoreak.
- Entrenatzaileak.
- Garraio-zerbitzuetako profesionalak.
- Fundazioa.
- Zerbitzu medikoak.
2.- Kirolean indarkeria prebenitzeko heziketa eta zabalkundearen aldeko apustua: ATERPE programa, erreferente moduan.
ATERPE proiektuak eta Athletic Club Fundazioak arlo horretan lan egiten duten pertsona guztiei prestakuntza ematearen aldeko apustua egin dute. Zentzu horretan, EHUrekin batera, kirol arloan indarkeria prebenitu eta elkarbizitza sustatzearen inguruko prestakuntza edukiak sortu ditu, graduondo formatuan. Estatu mailako lehenengoa da.
3.- Fundazioarekin eta Save the Children erakundearekin batera lan egitea, konfinamendu garaian haur babesgabeei arreta emateko.
4.- THINK proiektuarekin batera Lezamako jokalari gazteekin lan egitea. Sare sozialetan indarkeria prebenitzeko lan egiten duten Askartzako ikasle-talde batekin lankidetzan aritzea.
5.- Erakunde, klub eta elkarteei laguntza teknikoa ematea. Ekitaldi nazionaletan egotea.
