IMQ eta Fundazioaren arteko lankidetza

 
 
IMQ Amsa proiektu berriaren bidez, Igualatorio Médico Quirúrgico (IMQ) erakundeak Fundazioaren gizarte lanarekin daukan konpromisoa erakutsi du
 

Athletic Club Fundazioak eta IMQ Taldeak lankidetza-akordio bat sinatu berri dute. Horren bidez, IMQ Amsa izeneko proiektu sozial bat jarri da martxan. Zehazki, Fundazioak IMQ Amsa Eguneko Ospitaleak garatzen duen programa terapeutiko batean lagunduko du. Horren bidez, osasun mentaleko arazoak dituzten pazienteak artatzen dira. Fundazioko teknikariek zuzenduko dituzten entrenamendu-saioak elikadura eta patologia dualaren arloko nahasteak dituzten pertsonei zuzenduta daude, zehazki.

Jon Vázquez Eguskizak, Fundazioko Zuzendari Nagusiak, Javier Aguirregabiriak, IMQ Taldeko Zuzendari Nagusiak, eta Koldo Gutierrez, IMQ Amsako zuzendari-kudeatzailea Ibaiganen egindako ekitaldi baten bidez berretsi dute akordioa. IMQ Taldea Athletic Club erakundearen babesleetako bat da, eta, horretaz gain, Fundazioaren Ohorezko Bazkideetako bat. IMQ Amsa proiektua ez da elkarren arteko lehenengo lankidetza; orain arte beste batzuk egon dira, hala nola Batas Athletic izeneko proiektua.