Genuine taldea beti garaile

 
 
 

Athletic Club Fundazioak zoriontasuna banatu du Lezaman ospatutako LaLigako II. Faseko talde anfitrioi gisa

Genuine Ligaren II. Fasea oso arrakastatsua izan da Lezaman. Arrakasta irabaztearekin edo galtzearekin zerikusirik ez duen lehiaketa batean, ondo pasatzearekin baizik, Athletic Genuine izan da anfitrioirik onena, bere zale-talde leial eta adoretsuarekin batera. Parte hartu duten 22 taldeek, adimen-urritasuna duten 350 jokalarik baino gehiagok, ametsetako asteburu batez gozatu dute. Txapelketa honen lemari jarraituz, “Lehiatu aurretik, partekatu”, Athletic Genuinek bere zaleekin etxean jokatzearen zoriona banatu die gainerako taldeei.

II. Fasea ezin hobeto hasi zen, San Mamesen, Futbolaren Katedralean, inaugurazio bikainarekin. Jose Angel Iribarrek eta Vicente del Bosquek, LaLiga Fundazioko presidente Clemente Villaverdek eta Athletic Clubeko presidente eta presidenteorde Jon Uriartek eta Nerea Ortizek lagunduta, hasiera eman zioten II. Faseari, Athletic-Sevilla emakumezkoen partidaren atarian.

Nerea Ortizek ongietorria eman zien euskaraz parte hartu zuten taldeetako kapitainei eta, ondoren, ziurtatu zienez “ohorea da Athletic Clubentzat LaLiga Genuine berriro hartzea. Proiektu horrekin aspaldidanik gaude konprometituta, eta izugarri baloratzen dugu. Ongi etorri esaten dizuegu eta, batez ere, espero dugu zuek gozatzea eta erakustea balio horien garrantzia”.

Inaugurazioaren ondoren, kapitainek ohorezko korridorea egin zieten Athleticeko eta Sevillako jokalariei, eta, jarraian, taldekideekin harmailetan bat egin zuten.

 
G1
G2
G3
G4
G5
G6
G7
Anterior
Siguiente
 

33 partida, denak irabazle

Larunbat goizean eta arratsaldean, eta baita igande goizean ere, LaLigako kanporaketa honetako 33 partidak jokatu ziren. Iaz Azken Fasean gertatu zen bezala, Lezaman jai handia bizi izan zen. Zale zuri-gorriek, banderekin, maskotekin, bufandekin, danborrekin eta megafonia-ekipo osoarekin, klub bakoitza ongietorri kantuekin hartu zuten. Baina aparteko traka Athletic Genuinerekin batera heldu zen: ereserkia entzun zen bolumena igota, eta korridore bat egin zen taldearekin eta zaleekin batera kateetan amaitzen zena, ‘Athletic gu gara’, ‘Champiñones, champiñones’, ‘Sha la la la… Athletic Club’ eta beste kantu batzuk abestuz. Jokalarien poza ezin da deskribatu une horietan. Lehoi Genuine baten aita baten hitzetan: “Ezin dira zoriontsuagoak izan; Athleticek bizitza aldatu die”. Zoriontasunari kide izatearen zentzua gehitzen bazaio, emozioak gainezka egiten du eta kutsatu egiten da, aldeko golak (eta, batzuetan, kontrakoak) ospatzen direnean bezala.

Asteburuko ezustekoen artean, larunbatean Ander Herrera 1 zelaitik pasa zen Athletic Genuine agurtzera. Igandean, Iraia Iturregi Athleticeko entrenatzaileak, Ainhoa Tirapuk lagunduta, agurtu zuen talde zuri-gorria. Azken txistuaren ondoren, Nerea Ortizek, Josetxu Urrutiak eta Egoitz Begoñak, Athletic Cluben izenean, Clemente Villaverde LaLiga Fundazioko presidentearekin batera, dominak eman zizkieten Genuineko lehoiei.

GE1
GE2
GE3
Anterior
Siguiente