LaLiga Genuine Lezamara dator

 
 

 

Asteburu honetan, Athletic Club Fundazioa txapelketako Bigarren Faseko anfitrioia izango da

 

Adimen urritasuna duten 350 futbolarik baino gehiagok jokatuko dute larunbat eta igande honetan Lezamako instalazioetan LaLiga Genuineko bigarren fasea. Guztira 33 partida jokatuko dira torneo honetan parte hartuko duten 44 taldeetatik 22ren artean.

Lehiatu aurretik partekatu” da txapelketa honen leloa eta, horrela, Lezaman jai giroa ziurtatuta dago bai berdegunean bai harmailetan. Aurreko denboraldiko Azken Fasean gertatu zen bezala, hau ere Lezaman ospatu zen, Genuineko lehoiek, euren zaletasun alaiarekin batera, Athleticen balio anfitrioiak zintzotasunez irudikatuko dituzte.

Parte hartuko duten taldeei ongietorria emateko ekitaldia ahalik eta jokalekurik onenean egingo da, San Mamesen, Athletic Club – Sevilla FC emakumezkoen taldearen partidaren atarian (ostiralean, hilak 24, 20:00etan). Bigarren fase honetako neurketak hiru jardunalditan jokatuko dira: larunbat goizekoa eta arratsaldekoa, eta igande goizekoa. Lehiaketa Futbol 8 modalitatean jokatzen da, 10 minutuko 4 zatiko partidetan.

Athletic Genuineren partiden egitaraua

Athletic Genuine “Respeto” taldean dago, LaLigan parte hartzen duten 44 klubek osatzen duten hiru multzoetako batean. Gainerako taldeak hauek dira: Albacete Fundazioa, SD Huesca, Gijongo Real Sporting, CA Osasuna, Deportivo Alaves, SD Ponferradina, Real ValladoliDi, Real Zaragoza, CD Lugo, UD Ibiza, Coruñako Deportivo, FC Andorra eta Levante UD EDI.

Athletic Genuinek Lezaman jokatuko dituen hiru partidak honako hauek dira:

  • Athletic Club Fundazioa – Albacete Fundazioa

Larunbata, 11:00, Lezama.

  • Real Sporting Gijón – Athletic Club Fundazioa

Larunbata, 17:30, Lezama.

  • Athletic Club Fundazioa – SD Ponferradina

Igandean, 12: 00etan, Lezaman.

Lezaman LaLiga Genuineko partidak ikusteko sarrera doakoa da. Partidak 6 eta 8 zelaietan jokatuko dira (arkuaren ondoan).