Geuria Ingeniería-k bat egin du Fundazioarekin

 

Eraginkortasun energetikoaren arloan espezializatutako enpresak Athletic Club Fundazioren Babezkide gisa sinatu du

Geuria Ingeniería-k, eraginkortasun energetikoaren arloan espezializatutako enpresak, Athletic Club Fundazioarekin bat egin du azkenaldi honetan, Babezkide gisa. Horrela, enpresa gure erakundearen parte bihurtzen da eta, gizarte hobe baten aldeko gure konpromisoa bere eginez, Fundazioak gizarte, kultura, prestakuntza, kirol eta ingurumen arloetan garatzen dituen proiektuekin bat egiten du. San Mamesen egindako akordioaren sinaduran, Jon Uriarte, Athletic Clubeko presidentea, eta Janire Duro Rodriguez eta Aritz Duro Rodriguez, Geuria Ingeniería-ren izenenan.

Geuria Ingeniería Trapagaranen jaio zen, berme-ingeniaritzako zerbitzu bat eskaintzeko asmoz. Eraginkortasun energetikoaren arloan kualifikazio handiko eta espezializatutako talde batek osatzen du enpresa, jasangarritasun energetikoaren egungo beharrei irtenbideak eskainiz eta Europako Next Generation laguntzak kudeatuz. Eusko Jaurlaritzak eta IDAEk akreditatuta dago Eraginkortasun Energetikoaren Auditoriak egiteko, eta, gainera, Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Kanpo Kontroleko Agentea da.

Geuria Ingeniería hedatzen ari den enpresa da, profesionaltasunaren eta etengabeko prestakuntzaren, zerbitzuaren kalitatearen eta bezeroekiko hurbiltasunaren alde egiten duena.