Hemen da berriro Bertso Derbia

 

2012tik aurrera zurigorrien eta txuriurdinen arteko derbi bakoitzean bezala, bi taldeetako bertsolariak aurrez aurre arituko dira partidaren atarian

Larunbat honetan izango da, 12:00etatik aurrera, Andoaingo Bastero Kultur Etxean. Parte hartuko duten bertsolariak ondorengoak izango dira: Sustrai Colina, Jone Uria eta Aitor Etxebarriazarraga Athletic Clubaren aldetik eta Amets Arzallus, Alaia Martin eta Aitor Mendiluze Realaren aldetik. Gai-jartzaile lanetan Andoni Egaña arituko da.

Bertso Derbiaren edizio hau Andoainen ospatuko da SD Euskaldunaren mendeurrena dela eta.

Athletic Clubaren eta Realaren fundazioek martxan ipinitako Bertso Derbiaren bitartez eskenatoki, plaza zein zelaietan bizitzen den zaletasun zintzo bezain aberasgarria sustatu nahi da.