Grupo Alse erakundeak Fundazioarekin bat egin du

 
 
Segurtasun-, zerbitzu- eta teknologia-enpresak akordioa sinatu du Athletic Club Fundazioaren Babeskide Nagusi izateko
 

Grupo ALSE segurtasun, zerbitzu eta teknologia enpresak Athletic Club Fundazioarekin bat egin du, Babeskide Nagusi moduan. Horrela izanik, gure erakundeko partaide izatera pasa da, eta gure konpromisoarekin bat egin du gizarte, kultura, kirol eta ingurumen arloan garatzen ditugun proiektuen bidez, gizarte hobea eraikitzen laguntzeko. Ibaiganen egin da akordioa sinatzeko ekitaldia, eta honakoak bertaratu dira: Aitor Elizegi, Athletic Clubeko Presidentea, Jon Vázquez Eguskiza, Fundazioko Zuzendari Nagusia eta Jon Ander Elorriaga, Grupo ALSE erakundeko Zuzendari Nagusia.

Grupo ALSE (ALSE Segurtasuna, ALSE Zerbitzuak eta ALSE Teknologia.) 1983tik ari da milaka pertsonari eta erakunde publiko eta pribatu ugariri segurtasun integraleko zerbitzuak eta zerbitzu osagarriak ematen, eta gaur egun euskal enpresa nagusia da bere jarduera-sektorean.