Martxoko irabazleak

 
 
Martxoko Garapen Iraunkorreko Erronka etxeko garbiketa-produktuei eta produktu ekologikoei buruzkoa zen
 
Iñaki eta Eleder Fundaziozalea izan dira lehiaketaren lehen edizioko azken erronkaren irabazleak. Martxoko azken erronka etxeko garbiketa-produktuei eta produktu ekologikoei buruzkoa zen. Bi lehiakideek, kanela, bikarbonatoa, alkohola, aloe edo jengibrea bezalako produktuez baliatuz, garbiketako gelak egin dituzte pandemia garaian COVID-19ren aurkako prebentzio gisa erabili ahal izateko. Laster, Fundazioak sari banaketa egingo du bi irabazleen artean. Zorionak Iñaki eta Eleder!
 

Martxoko erronka Garapen Iraunkorreko Erronken lehiaketaren lehen edizio honetan planteatutako hamar erronketatik azkena izan da. Orain arte, hauek izan dira proposatutako beste 9 erronkak: Tokiko merkaritza arduratsua, Mugikortasun iraunkorra, Turismo jasangarria, Hondakinak berrerabiltzea, Biodibertsitatearen garrantzia, Erabilitako arropa birziklatzea, Hondakinak sortu gabe eramateko ontziak, Hondakinezko sukaldaritza eta Zure hiria edo auzoa 15 minututan. Fundazioak eskerrak eman dizkie lehiakide guztiei parte hartzeagatik, eta berrikuntza interesgarriak izango dituen edizio berri bat planteatzeko erronka hartu du bere gain.