Prentsaurrekorik jatorrena

 
 
Igor Porsetek “Williams Izatea” liburuari buruzko galderak erantzun dizkie familia zurigorriarentzat oso ezagunak diren irakurlei
 
Igor Porsetek, Athletic Genuine taldeko jokalari eta “Williams Izatea” kontakizun biografikoaren egileak, prentsaurrekoa eman du San Mamesen, bere liburuaren irakurle bereziek egindako galderei erantzuteko. Igor mikrofonoaren aurrean eseri da, berak jakin gabe gehien miresten dituen pertsonetako batzuek, Oscar de Marcosek edo Gorka Iraizozek, bere liburuari buruz galdetuko ziotela. Santiago Segurola kazetariak, Amaia Peña Athleticeko atezainak, Saioa Ortiz Genuine taldeko futbolariak eta Agurtzane Domingo Igorren amak ere parte hartu dute benetazko prentsaurreko honetan.