Athletic Clubeko Aterpe Programak bultzatutako ekimenak haurren tratu txarren inguruko sentsibilizazio, prestakuntza eta eztabaida helburuak bete ditu
Kirol Eremuan Haurrak Babestu eta Ondo Tratatzearen inguruko I. Aste Iberoamerikarrak, apirilaren 26tik apirilaren 30era, Athletic Clubeko Aterpe Programak ezarritako helburuak bete ditu. Horrela, programatutako jarduerek kirolaren gaitz okerrenetako baten inguruan sentsibilizatzen, trebatzen eta eztabaidatzen lagundu dute: haurren aurkako tratu txarrak.
Argentina, Peru eta Txileko ordezkariek parte hartu zuten asteartean “Iberoamerikan haurrak eta nerabeak babesteko erronkak” izenburupean egindako nazioarteko lehen webinarrean. Asteazkenean, Estatuko ordezkarien txanda izan zen, eta “Kiroleko Haurren Babeserako Lan plataformei” buruz hitz egin zuten. Ostegunean egin zen euskal webinarra, BBK Family, UPV/EHU, Bilbao Kirolak eta WATS Team, Eusko Jaurlaritza eta Athletic Club taldeekin.
Saio guztiak grabatu ziren eta entzun nahi dutenek egin dezakete esteka hauen bidez:
“Aterpe Aitorpena” sarien banaketa
Azkenik, amaierako jardunaldian zehar, kirolean haurrak babesteko eta haiei tratu ona emateko jardunbide egokiei “Aterpe Aitorpena” saria emateko lehiaketaren lehen edizioko saridunak ezagutu ziren.
Latinoamerikako Praktika Onenaren Saria “Txileko Batzorde Olinpikoaren Kirolaren errespeturako Bulegoari” eta “Mexiko Gehiago Futbol Fundazioaren mugikortasunean haurrei laguntza psikosoziala emateko proiektuari” egokitu zaie, ex aequo.
Estatuko praktika onenaren “Aterpe Aitorpena” “Institut Barcelona Esports (IBE) erakundeak irabazi du, Bartzelonako kirol-instalazioetan sexu-indarkeria prebenitzeko protokoloagatik”.
Azkenik, Euskadiko Praktika Onenaren saria Pepe Godoyk jaso du, haurtzaroan sexu-abusuak jasan dituen eta #yonomecallomás kanpainaren sustatzailea izan denak. Kanpaina horretan gure lehen taldeetako Iñaki Williamsek eta Nekanek hartu dute parte. Saria Ibaiganen jaso du, Iñaki Alonsoren eskutik, Aterpe Progamaren arduraduna.