“Haurrak babesteko jardunbide egokien erakusketa” inauguratu da

Fundazioak eta UPV/EHUk antolatutako graduondoko lehenengo promozioaren azken proiektuen kartelak urtarrilaren 15era arte egongo dira ikusgai Bilboko San Inazio Kiroldegian

Joan de maiatzean lortu zuten Unibertsitateko Aditu Titulua 2020/21 “Kirola, hezkuntza eta Elkarbizitza: haur eta nerabeen babesa” graduondoko lehenengo promozioko ikasleek. Graduondokoa Athletic Club Fundazioa eta UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatearen artean ematen dute, Bilboko Udalaren lankidetzarekin, Bilbao Kirolak-en bitartez. Titulu horrek bat egiten du haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurka erabat babesteko lege berriarekin, eta kirolaren eremuan adingabeak babesteko ordezkariak prestatzea du helburu.

Beren prestakuntzaren barruan, tutoretzapeko azken lan bat egin behar izan zuten ikasleek, eta, lan horretan, praktika egokien proposamen bat diseinatu zuten adingabeekin kirolean aritzeko. Hala, kirol-testuinguruaren ezaugarriak ezagutu behar izan zituzten, beharrizanen azterketa bat egin indarkeriaren aurreko prebentzioari eta jardunari dagokienez, eta esku hartzeko proposamen bat diseinatu zuten.

 
San Ignacioko erakusketa 2
San Ignacioko erakusketa 3
San Ignacioko erakusketa 4
San Ignacioko erakusketa 5
Anterior
Siguiente
 

Lan horren emaitza gisa, kirol eremuan adingabeak babesteko jardunbide egokiak erakusketa sortu da. Erakusketa azaroaren 19tik urtarrilaren 15era bitartean egongo da ikusgai San Inazio Kiroldegiko korridoreetan. Bertan, ikasleek egindako azterketak ezagutu, arlo horretan sortzen ari diren lan-ildoak ezagutu eta adingabeentzat kirolean espazio seguruak sortzeko neurriak hartzeak duen garrantziaz gehiago jakiteko aukera egongo da.