Genuine taldearen jaia San Mamesen

 

Athletic Genuine taldeko jokalari guztiek Fair Play txapelketako hirugarren titulua eskaini zieten zale zuri-gorriei Katedraleko zelai erditik

Athletic Club Fundazioak, adimen-urritasuna duten pertsonek osatzen duten Genuine taldeak, omenaldi beroa eta zoragarria jaso zuen Athletic Club eta Granada CF taldeen arteko partidaren atsedenaldian. 45 jokalariak, teknikariekin batera, emozioz eta pozez gainezka atera ziren Katedraleko berdegunera. Futbolariek zale zuri-gorriei eskaini zieten garaipen berria, Fair-Play txapelketako hirugarren titulua. San Mamesek txaloka eta bere maitasuna erakutsiz erantzun zien.

 
G1
G2
G3
G4
G
Anterior
Siguiente

 

Eguna jai ederra izan zen Genuine-rentzat, nahiz eta egun osoan eguraldi txarra egin eta Athleticek berdinketa besterik ez lortu. Taldeak, osorik, partiduaz gozatu zuen Tribuna Norteko harmailan eta, gainera, zelai erditik bertatik protagonista izan zen. Genuineko lehoiek topera gozatu zuten esperientzia zoragarria.

Zorionak Genuine! Txapeldunak!