“Howard Kendall oso identifikatuta egon zen Athleticekin, bere izateko eragatik”

 

Thinking, Letrak eta Futbola jaialdiak ingeles entrenatzailea omendu du, Athletic Club taldean egon zen sasoiak utziko oroitzapen bereziagatik

“Howard’s way” filmak Howard Kendallek 80ko hamarkadaren hasieran zuzendutako Everton loriatsuaren istorioa kontatzen du. Thinking, Letrak eta Futbola jaialdiaren hirugarren eguneko saio nagusia izan da. Andoni Lakabeg, Edu Estibariz, Andoni Ayarza, Iñigo Lizarralde, Rafa Alkorta, Joseba Aguirre eta Txetxu Gallego, 1987 eta 1990 urteen artean mister ingelesarekin egon ziren jokalari zuri-gorriak, emanaldira bertaratu ziren eta Athleticen arrasto ahaztezina utzi zuen entrenatzailearen figura gogoratu zuten; haien esanetan, gizon bromazale, zuzen eta naturala zen, baina oso lehiakorra ere bai. Lizarraldek adierazi zuenez: “Howard Kendall oso identifikatuta egon zen Athleticekin, bere izateko eragatik”. Pasadizo maiteenen artean Kendallek Bilbo utzi zuenekoa dago, malko artean esan baitzuen, “Athletic, mejor club en el mundo”.

Thinking, Letrak eta Futbola jaialdiaren hirugarren egunean, Goyo Arbizu eta Iker Goñi batzarkideak, Itxaso Erroteta Gazteria eta Kirol zinegotzia, eta Jon Vázquez Eguskiza, Andoni Goikoetxea eta Manu Delgado Fundazioko eta Athletic Clubeko ordezkariak egon ziren. “Howard’s way” filmaren aurretik, lehenengo saioan “The Fort” dokumentala eman zuten. Alex Gale zuzendariaren filma da, eta Fort William Football Club taldea da protagonista, Eskoziako ligako talderik txarrena.

Laugarren eguna, Karmele Jaio, Amets Arzallus eta Igor Elortza

Thinking, Letrak eta Futbola jaialdiaren laugarren eguna egingo dugu bihar, literatura eta futbolari buruzko solasaldi batekin. Karmele Jaio, Amets Arzallus eta Igor Elortza idazleek parte hartuko dute. Saioa San Mameseko Iparraldeko Aretoan izango da berriro eta 19: 00etan hasiko da.