Juan Villorok bere hitz-jokoarekin liluratu du

Idazle mexikarrak Marcel Beltran eta Galder Reguerarekin hitz egin zuen 2021 Thinking, Letrak eta Futbol jaialdiaren lehen literatur topaketan

San Mames BAT Iparreko aretoan 2021 Thinking, Letrak eta Futbola jaialdiaren lehen literatur topaketa egin zen atzo. Juan Villoro idazle mexikarraren eta Marcel Beltran Panenkako kazetariaren arteko elkarrizketa izan zen, Galder Reguera Fundazioaren Proiektu Arduradunak gidatua. Juan Pablo Sorinek, azkenean, ezin izan zuen Bilbora etorri, eta aurretik grabatutako elkarrizketa baten bidez parte hartu zuen hitzaldian. San Mamesera hurbiltzerik ez zuenarentzat, solasaldia zuzenean igorri eta grabatu zen Athletic Cluben YouTube kanalean, eta osorik entzun daiteke HEMEN

V2
Villoro1
v7
v6
v4
v3
Anterior
Siguiente

Nola ez, literatura eta futbolaren arteko harremana izan zen partaideen arteko hizketagai nagusia. Juan Villoro, jaialdira egindako lehen bisitan gertatu zen bezala, futbolaren benetazko entziklopedia izan zen. Bere jakinduria izugarria da, baina bere ezagutzak baino are garrantzitsuagoa da gordetzen dituen pasadizo zenbatezinak kontatzeko erabiltzen duen talentu aparta. Villorok bere hitz-jokoarekin liluratu zuen, eta Marcel Beltran eta Galder Reguera hiztun handiekin batera San Mames BATeko Ipar aretora hurbildu zen publiko ugariari une atseginak pasarazi zizkion.