Orsairen ezusteko kontzertua Thinking-ean

 

De Marcos, Balenziaga, Lekue, Villalibre, Vesga eta Dani Garciak osatutako seikoteak 2021eko Thinking, Letrak eta Futbolaren inaugurazioari amaiera bikaina eman dio Sala BBK aretoan

Athletic Club Fundazioak antolatutako 2021eko Thinking, Letrak eta Futbola jaialdiak ezin izan du hasiera apartagoa eta zinematografikoagoa izan. Villalibre, De Marcos, Balenziaga, Lekue, Vesga eta Dani Garcia futbolariek osatutako Orsai musika taldeak ezusteko kontzertua eskaini zuen LFG filmaren proiekzioaren amaieran, BBK Aretoa betetzen zuen publikoaren gozamenerako. Kreditu-tituluek dokumentalaren amaiera iragartzen zutenean eta ikusleak aretotik irteteko asmotan eserlekuetatik altxatzen zirenean, One Club Men abestiaren lehen tronpeta-akordeek jo zuten, zinema-pantaila altxatu eta Orsai taldea agertokiaren gainean agertzen zen bitartean. Bertaratutakoen aurpegiek, batez ere gazteenen artean, futbolari zuri-gorrien ezusteko kontzertuagatik poza eta ikusmina islatzen zuten.

45tlf
44tlf
42tlf
40tlf
38tlf
37tlf
36tlf
34tlf
33tlf
32tlf
30orsai
29orsai
28orsai
27orsai
26tlf
25tlf
24orsai
23orsai
22orsai
21orsai
20orsai
19orsai
18orsai
17orsai
16orsai
15orsai
14orsai
13orsai
12orsai
11orsai
10orsai
9orsai
8orsai
7orsai
6orsai
5orsai
4orsai
3orsai
2orsai
1Orsai
Anterior
Siguiente
 

Saioa arratsaldeko zazpietan hasi zen, Aitor Elizegi presidentearen ongietorri hitzaldiarekin, bai eta Iker Muniainek Julian Duqueri Publikoaren Saria ematearekin ere. ‘Nossa Chape’ pelikularen zuzendarikideak iaz pandemiaren erruz jaso ezin izan zuen saria eman zion Athletic Clubeko kapitainak. Azken batean, inaugurazio-eguna jaialdi bakar baten parean jarri zen, eta hainbat pertsona ospetsu bildu ziren BBK Aretoan. Izendatutakoez gain, ekitaldian izan ziren Juan Carlos Ercoreca, Jon Vazquez Eguskiza, Andoni Goikoetxea, Galder Reguera eta Laura Mintegi Fundazioaren aldetik; Mikel Martinez, Goyo Arbizu, Iker Goñi eta Itziar Villamandos zuzendaritzako kideak; Itxaso Erroteta zinegotzia eta Marcos Muro Bilboko Udalaren aldetik; Gorka Martínez eta Koldo Bilbao BBK-ko kideak; baita Jose Anjel Iribar, Marcelino García Toral, Iraia Iturregi, Carlos Gurpegui, Ainhoa Tirapu, Jokin Ezkieta, Yuri Berchiche, Iñaki Williams, Jon Morcillo, Ismael Fernandez eta Jose Carrascosa lehen taldeko prestatzaile fisikoa eta psikologoa, hurrenez hurren; Garazi Murua, Marta Unzué, Nekane Diez, Mariasun Quiñones, Itxaso Uriarte, Oihane Hernandez, Naroa Uriarte, Ane Azkona, Rafael Alkorta, Joseba Aguirre, Markel Susaeta, Beñat Etxebarria, Roberto Martinez Tiko, Ernesto Valverde eta Juan Escribano gitarrista eta Orsairen musika irakaslea, besteak beste.

Athletic Club Fundazioarekiko konpromisoa

Athletic Club Fundazioak publikoki eskertu nahi du Orsaiko futbolariek eta gure gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeetako gainerako kideek Fundazioak garatutako lanarekin duten konpromisoa. Orsaik inaugurazio-jardunaldian parte hartu izanak eta Athletic Clubeko lehen lantaldeetako jokalari asko BBK Aretoan egoteak Fundazioaren gizarte, kultura, kirol, akademia eta ingurumen arloko proiektuei benetako errekonozimendua ematen diete. Konpromiso zintzoa da, askotan diskrezio osoz gauzatzen dena, eta futbolari gisa duten profesionaltasunetik abiatuta, Fundazioak helburu sozialetarako eskaintzen dizkien lankidetza-proposamen gehienei baiezko erantzuna ematean islatzen da.

Orsairen ezusteko kontzertu txiki hau Thinking Football Film Festival eta Letrak eta Futbola jaialdietako publiko leialarentzako saria ere bada; izan ere, atzo bezala, BBK Aretoa bete zuen eta kulturaren eta futbolaren arteko zubiak egiten dituen gizarte-ekimena babestu zuen.

Azkenik, Athletic Club Fundazioarentzat oso adibide positiboa eta miresgarria da Athletic Clubeko futbolariek bere aisialdia kulturari eskaintzea, kasu honetan, musika ikasi eta praktikatzeari.