Karbonoaren aurkako zuhaitzak

Fundazioa eta Lurgaia Athleticek sortutako CO2 aztarna konpentsatzen ari dira

Otsailaren 20an, Athletic Club Fundazioak, Adsis Fundazioaren Bestalde Programaren boluntarioekin batera (askatasun-gabetuak diren pertsonei zuzendutako proiektua), zuhaitzak landatuko ditu Undabaso aldean (Urdaibaiko Biosfera Erreserban), CO2 Arrastoa Konpentsatzea Proiektuko jarduera batean. Lurgaiarekin egindako akordioaren bidez, Athletic Club Fundazioak urtean 2.100 zuhaitz landatzen ditu, eta horrela gure talde guztien joan-etorriek sortutako CO2 isuriak konpentsatzen ditu. Zehazki, datorren ostegunean, 20 espezie autoktonoren aleak landatuko ditugu: urkia, lizarra, haritza, elorri zuria, gorostia… espezie mehatxatuenen edo ahulenen egoera hobetzen.