Athletic Club Fundazioak, 2019/20 denboralditik aurrera, Athletic Clubeko egitura osatzen duten taldeen joan-etorriek sortutako CO2 isuriak konpentsatzeko konpromisoa hartu zuen, gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeetatik beheko mailetaraino.
Konpentsazio hori Urdaibain basoberritzeko ekintzen bidez egiten da, Lurgaia Fundazioarekin egindako akordio baten bidez. Gutxi gorabehera, bi mila zuhaitz landatzen ditu Fundazioak sasoiko, azarotik ekainera arte, egindako joan-etorrien eragina konpontzeko.
Halaber, Fundazioak proiektu hau baliatzen du gizarte-proiektuen erakunde laguntzaileekin lankidetza-jardunaldiak antolatzeko. Horrela, guztion onerako, Adsis, Sortarazi edo Osakidetzako Osasun Mentaleko Sareko erabiltzaileek parte hartzen dute zuhaitzak landatzen, Fundazioaren eta Athletic Clubeko ordezkariekin batera.